«Teknologiari esker, dosiak oso zehatzak dira erradioterapian»

 

MARIAN GARCIA fidalgo BIOARABA INSTITUTUKO ZUZENDARI ZIENTIFIKOA

Unibertsoan diren oinarrizko lau indarretako baten emaitza baliatzen du aurtengo San Prudentzioko pregoilariak jendea sendatzeko: erradiazioa. Horri esker, gaitzak atzeman eta sendatu daitezke, baina ezinbestekoa da botere hori tentuz erabiltzea. Modu berean, adituak argi du berrikuntza egiteko gaitasuna teknologia bezain garrantzitsua izan daitekeela. Testua eta argazkiak: Juanma Gallego.

Bioaraba institutuko zuzendari zientifiko Marian Garcia Fidalgo fisikaria (Eibar, 1968) izango da aurtengo San Prudentzioko pregoia emango duena.  Bertan zientzia eta teknologiaren aldeko aldarria egingo duela aurreratu du zientzialariak, gizartean aurrera egiteko ezinbesteko jarduna dela azpimarratuz.

Nola sentitzen zara pregoilaria izateko aukera
izateagatik?
Oso harro nago. Zinez, ohore bat da jaietako pregoia emateko nigan pentsatu izana. Gainera, jai giroko ekitaldia izanik, ilusio berezia egiten dit.
Eibarren jaio banintzen ere, ni arabarra naiz. Izateaz gaiz, berez arabar gisa aritzen naiz beti. Kanpoan egon naizen aldiro Araban daukagun bizi kalitatea goraipatzen dut. Bereziki Gasteiz oso
hiri atsegina da zure burua garatzeko, familia bat izateko, edota adinekoa izateko… askotan hori aintzat ez badugu ere. Kanpora ateratzen garenean baino ez gara horretaz jabetzen.

Zein izango da pregoiaren mezu nagusia?
Nire asmoa da zientziaren rola aldarrikatzea. Hori  baita, hain justu, gizakiaren garapena laguntzen duena. Ikerketa eta berrikuntza izan behar dira oinarriak; halakoek gizarte heldu egiten gaituzte.  Gai konplexuei irtenbideak emateko gaitasuna ematen digute. Izan ere, dagoeneko gai gehienak ez dira sinpleak, konplexuak baizik. Gainera, gizartean dauden sektore desberdinen ekarpena beharrezkoa da arazoei aurre egiteko. Hori oso ondo ikusi izan da pandemian zehar: ez da arazo bakarra izan, askotariko faktoreak izan dituena baizik. Nire ustez, Araban zientzia eta ikerketari emandako laguntza hori behar bezala garatuta izatea funtsezkoa da. Talentua gurean mantentzea, eta kanpokoa erakartzea. Aukera handiak ditugu ikerketa eta industria ehun indartsu bat garatzeko. Bestetik, kontua ez da soilik ekonomikoki errentagarria dela. Gure umeei eman behar dizkiegun baloreak bide horretatik joatea funtsezkoa da ere. Izaera kritikoa mantentzea, desinformazioarekin manipulatuak izan ez daitezen. Umeek ere ikasi behar dute zientzian aritzeak gizartearen babesa duela. Bestela soilik nahi izango dituzte gizartean ospetsuak diren bestelako ogibideak. Aitortu beharra dago talentudun jendea, beraiek izateko erreferente datorren belaunaldietarako.

Zer egiten du fisikari batek medikuntzan?

Fisikak lotura estua dauka medikuntzarekin. XX.  mendean zehar medikuntzaren garapena bera, hein handi batean, fisikaren aldetik etorri da. Nobel saria jaso zuen fisikari batek garatu zuen
mikroskopia elektronikoa. Erresonantzia magnetiko nuklearra ere fisikari batek asmatu zuen, ingeniari eta mediku batekin elkarlanean. Nire arloari dagokionez, Wilhelm Röntgen fisikariak X izpiak garatu zituen, eta Marie Curiek erradiazioak terapiarako garatu zituen. Historiako lehenengo ospitale erradiofisikaria izan zen Curie, eta Lehen Mundu Gerran X izpiak baliatu zituen
lesioak ikusteko. Teknika hauek orain oso barneratuta daude ospitaletan, eta erabiltzen dira bai diagnostikorako zein terapietarako. Baina denbora behar da ere horiek gizakietara egokitzeko.

Medikuntzan, zein arlotan erabiltzen da erradiazioa?

Ia-ia tumore irmo gehienetan erabiltzen da; dena den, tumore batzordeak erabakitakoaren arabera aukeratzen da tratamendua. Izan ere, tumore batzuek erradioterapia behar dute, baina beste
batzuek kirurgia edo kimioterapia beharko dute.  Guk bereziki prostatako edo bularreko tumoreak tratatzen ditugu, horiek izan ohi direlako
prebalentzia gehien daukatenak.

Jendeak oraindik beldurra die erradiazio hauei, ala
gero eta gehiago ezagutzen dute alor hau?

Nik uste dut gero eta jende gehiagok dakiela nola erabiltzen diren erradiazioak arlo medikoan. Guk urtero jasotzen ditugu ikuskapenak CSN [Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren] aldetik, eta kalitate kontrolak ditugu. Bestetik, plaka bat egiteko beharrezkoa den erradiazio maila iraganean baino askoz txikiagoa da orain. Irudi teknikak asko hobetu dira. Pentsa orain sakelako telefonoek zer argi gutxirekin ateratzen dituzten gauez irudiak. Bada, gure alorrean berdina gertatzen da, bereizmena asko handitu da eta horrek ahalbidetu du erradiazio dosiak askoz txikiagoak izatea.

Funtsezkoa izango da dosi horiek ondo neurtzea, ezta?
Noski. Hain justu, Zerbitzu honetan gure lanaren zati handi bat da erradiazio dosiak kalkulatzea. Honetan ere, izugarrizko garapenak izan dira azken urteetan, eta dena modu pertsonalizatuan
egiten da, pazientearen eta tumorearen arabera. Adibidez, egungo tresnek gaitasuna dute uneanunean erradiazio maila egokitu ahal izateko dedikatu behar izan ginen. Egia da hainbat gauza
geldiarazi behar izan zirela, baina, bestalde, ikerketa lerro berriak ere abiatu ziren. Une honetan, gure zientzia jarduna pandemiaren aurrean zegoenaren parekoa edo handiagoa da.

Berrikuntzari buruzko hitzaldi batean entzun nizun gailu berezi bat garatu zenutela…

Bai. Kasu horretan, konturatu ginen batzuetan puntzio bat egitean medikuak ez duela garbi nondik doan orratza. Horri aurre egiteko, kanpo markatzaileen bitartez medikuari orratza nondik
zihoan informazioa ematea lortu genuen.  Autoetako GPS baten antzera, hain justu. 2017an Pragan egindako nazioarteko sariketa batean saria jaso zuen. Baina handik gutxira ikusi genuen
berritu behar genuela teknika hori, inguruan garatzen ari zen teknologiari etekina ateratzeko.  Garai horretan asko garatu zen, hain justu, errealitate areagotua, batez ere Pokemon Go moduko jokoekin. Eta proiektua erabat aldatu genuen. Horregatik, berrikuntzaren alorrean, batzuetan gai izan behar zara egin duzuna guztiz aldatu eta aukera berriei egokitzeko.

Zein zaila den hori!

Bai, ezta? Baina, modu berean edo bestean, adi egon behar zara berrikuntzei, eta egin diren azken garapenak baliatu. Dena dela, gure kasuan adibidez softwareaz eta kontzeptuaz ikasitako
guztia bageneukan. Teknologia aldatzea zen egin behar genuen bakarra. Egindakoa eginda dago, baina batzuetan harago joan behar duzu. Gailu horren kasuan, handik abiatu ziren gero
errealitate areagotuan oinarritutako beste hainbat proiektu. Adibidez, medikuen formazioan errealitate areagotua erabiltzeko. Pandemian zehar, askotan ezinezkoa zen jende asko pazientearen gelan egotea. Gaitz kutsakorretan halako teknologiak erabiltzea oso komenigarria izan daiteke.

Zer da zailagoa; ikertzea, kudeatzea ala ikerketa kudeatzea?

Denek dute beren alde polita eta alde eskergaitza. Ikerketa egiteko, denbora eta ahalegin asko beharrezkoak dira. Ondo lan egiten baduzu, emaitzak izango dituzu, negatiboak edo positiboak. Emaitza negatiboak ere argitaratu behar dira, horiek lagungarriak izan baitaitezke ikerkuntzan, baina askotan ez da hori egiten. Berrikuntzarena beste kontu bat da. Hor, bidea ez da hain lineala. Martxan jarri behar dituzun ideiak dira, eta hor ezinbestekoa da zuk zailtasunei eusteko duzun gaitasuna. Eskatzen du proaktibitate gehiago, eta aurreiritzirik gabe jardutea. Kudeaketari dagokionez, horrek bere zailtasunak ditu, noski. Baina, bederen, geratzen zaizun sentsazioa da zuk departamendu baten inguruan duzun ikuspegia gauzatu ahal duzula. Inguruan oso talde konpetentea izatea eta besteei laguntzeko gauzak aurrera ahal izatea, hori oso atsegina da.

Zeintzuk dira Bioarabaren erronkak?

Nire ustez, erronka nagusia da ikertzeko eta berritzeko nahia duten pertsonei ideiak garatzeko Nire ustez, erronka nagusia da ikertzeko eta berritzeko nahia duten pertsonei ideiak garatzeko
gaitasuna erraztea. Izan ere, gure indar nagusiena da pertsonal kliniko ikertzailea. Bokazio handia duen jendea dago gurekin. Baina lan asistentziala egiten dutenez, arazoa da denbora gutxi geratzen zaiela ikertu ahal izateko. Nagusiki, lanean ari dira, eta, denbora soberan geratzen bazaie, ikertzen dute. Haien jardunean, dena den, galdera asko sortzen dira, ikerketarako baliagarriak.
Espezialitate bereko lankideekin kolaboratzean, zientzia artikuluak irakurtzean, nazioarteko proiektuetan parte hartzean… Bestetik, EHUko gaitasuna erraztea. Izan ere, gure indar nagusiena
da pertsonal kliniko ikertzailea. Bokazio handia duen jendea dago gurekin. Baina lan asistentziala egiten dutenez, arazoa da denbora gutxi geratzen zaiela ikertu ahal izateko. Nagusiki, lanean ari
dira, eta, denbora soberan geratzen bazaie, ikertzen dute. Haien jardunean, dena den, galdera asko sortzen dira, ikerketarako baliagarriak. Espezialitate bereko lankideekin kolaboratzean,
zientzia artikuluak irakurtzean, nazioarteko proiektuetan parte hartzean… Bestetik, EHUko

«PANDEMIAN Milioika datu izan ditugu eskura, eta ikerketan oso lagungarriak izan dira» «berrikuntzan, gai izan behar zara egin duzuna guztiz aldatu eta au kera berriei egokitzeko»
«GURE ZIENTZIA JARDUNA PANDEMIA AURREKO AREN PAREKO A EDO HANDIAGOA DA UNE HONETAN»

Beste zein proiektu nabarmenduko zenuke?
Babes erradiologikoari buruzko proiektu oso interesgarri bat garatu genuen, pazientek jasotako dosiak historia erradiologikoan bilduta ager zitezen. Espainiako lehen erkidegoa izan ginen hori jasotzen, eta Europako lehenetakoak. Horri esker, pazienteak jaso dituen erradiazio guztiak jasota geratzen dira historia klinikoan, eta medikuek hori aintzat har dezakete, adibidez, beste proba bat eskatu ala ez erabakitzerakoan. Orain hain naturala iruditzen zaigun hori, hain justu, lehen ez zen egiten. Erradiazioa isurtzen duten ekipoetatik datu hori inportatzea eta beste sistema digital batera eramatea, ordea, ez zen batere erraza izan. Zelula autologoekin ere lan egin zenuela irakurri dugu.

Zertan datza hori?
Bai, hori erradiazioaren erabileraren beste adibide bat da. Enpresa batek eskatu zigun zelula batzuk irradiatzeko, horien gainean pazienteentzako azala sortu ahal izateko. Kontua zen lortzea zelula horiek ugaldu ez zitezen, baina bai balio zezatela pazientearen beraren azala horien gainean hazteko, zelulez osatutako matriz batetik abiatuta.